2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

EUSKARAZ BIZI IPUIN LEHIAKETA

Aurtengo ipuin lehiaketan saria Onintze Estombak irabazi du eta lehenengo aldiz, bi aipamen berezi ere banatu dira: Olatz Lizarralderentzat eta Eider Lesakarentzat. 
                                 Zorionak!!


2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

BERTSO JAIALDIA

Taldeka, lehengo bertsolari bat: Pernando Amezketarra, Bilintx, Txirrita, Lazkao Txiki eta profazadoreak (emakume bertsolariak), izan dute gaia bi bertso kantatzeko. 
















GURASOAN HITZALDIAK

Istekot Lizarralde eta  Rober Hurtado gonbidatu ditugu ikastolara beraien lanbideari buruz hitz egin diezaguten, lantzen ari garen unitatearekin lotura zuzena daukatelako.
Istekotek baratza ekologiko batean egiten du lan Astigarragan eta Rober Ataungo eta Lazkaoko basoetan basozaina da.
Mila esker bioi zuen denbora eta pazientzia  eskaintzeagatik! 



EKOSISTEMA eta BIZIDUNAK

Ekosistematik ikusi duguna errepasatzeko eta dena erlazionatzeko hemen dituzu kontzeptu mapa hauek

2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

JUUL 2015

  Urtero bezala, aurten ere, apirilaren 23an, libururik eta ilustratzailerik gogokoenak bozkatu ditugu.





 IKUS GELAKO EMAITZEN GRAFIKAK



2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

LEPEL PELIKULA



Pelikula honek bederatzi urteko Lepel gaztearen historia kontatzen du. Gurasoen desagerketa misteriotsuaren ostean, Koppenol amona gaiztoa arduratuko da berataz, umea esklabu bezala erabiliz.
Egun batean Lepelek, nazkatuta, ihes egingo du amonaren etxetik eta denda handi batera joko du hala-nola ezkutatzera. Bertan, jertse-artean sekretuan bizi den  Bibi nerabe gogorrarekin egingo du topo eta bien artean laguntasun heldua haziko da. Gaztetxoek, gainera, Broer dendako nagusiarekin txora-txora eginda dagoen Max dendariaren laguntza izango dute.

Max eta  Bibi Lepelen gurasoak aurkitzeko plan bat lantzen hasiko dira eta euren bilaketa aurrera doan heinean Broer, euren konplot-ean inplikatuko dute, honen borondatearen kontra. Koppenol-ek, berriz, ez du Lepel hain erraz galdu nahi eta horregatik, umearen irakaslearekin bat eginda, umea berreskuratzen saiatuko da. Egunean zehar denda jada ez da izango Lepelentzat toki seguru bat. Zorionez,  Bibi alboan dauka  eta honek amonaren hatzamarretatik alde egin eta bere gurasoak bilatzen lagunduko dio.

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO-PAPER LEHIAKETA

Orain dela egun batzuk Gipuzkoako eskolarteko Bertso-paper lehiaketan parte hartu zuten gelako bost lagunek (Onintzek, Eiderrek, Iratxek, Luciak eta Ibaik) eta gaia jartzen Onintze eta Eider aritu ziren. A, ze nerbioak pasa zituzten! 






PINTXO OREKATUAK

Elikagaiekin bukatzeko pintxoen BILDUMA egin dugu. Guztiek proteinak, karbohidratoak, koipeak, bitaminak eta mineralak dituzte.



2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

GOSARI OSASUNTSUA.

Elikagaiekin jarraituz, ikastolan gosaldu dugu elkarrekin. Eguna hasteko zer jan beharko genuke? Hauxe izan da menua: sagar erdi bat, ogia, oliba olioa, indioilar xerra bat eta esnea kola-kaoarekin.

ELIKAGAIEKIN LABORATEGIAN

Elikagaiak eta bakoitzak gure gorputzari zer den aportatzen diona landu ondoren, laborategian esperimentu batzuk egin genituen.

Elikagaiek proteinak dituzten edo ez  frogatzeko, azido nitriko botata erreakzioa egiten du? Horitzen bada, bai.




Elikagaiek karbohidratoak (almidoia) dituzten frogatzeko, lugola erabilita erreakzioa egiten du? Urdintzen bada, bai.



Elikagai batzuek, kalabazak adibidez, ura daukala ikusi genuen berotu aurretik eta ondoren pisatuz.