2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

IKASTOLAKO ABESBATZA

Gabonetan  ezin dira falta garaiko kantak. Hemen duzue Ikastolako koruak gu guztiok zoriontzeko aukeratu duena.


2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

AROTZ - ENEA ( ETXARRI - LARRAUN )

Hemen daukazue aurreko astean Nafarroan egindako hiru egunetako egonaldiaren laburpena argazkien bitartez, inoiz ahaz ez dezazuen.




2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA - BATUKADA

Dagoeneko hasi gara euskararen eguna prestatzen. Aurten BATUKADA  prestatuko dugu. Talde txikietatan JO TA KE landu ondoren,
1. entsegua egin dugu (zikloa) eta oso ondo atera da.





2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

2.UNITATEA

Unitate honetan Euskal Herria lantzen ari gara. Horrekin batera Hego Euskal Herria Espainian kokatuta dagoenez Espainiako Autonomi Erkidegoak eta probintziak ere.

Espainiako probintziak ikasteko unea iritsi zaizu.


BAKETIK TAILERRA

Aurreko batean, Baketik taldearen eskutik balio etikoak lantzeko Antzerki Forum tailerra burutu genuen. Bertan, elkarbizitza hobetzeko hainbat jarduera egin zituzten.  Gaia lantzen tutoretza saioetan jarraituko dugu.



UNIBERTSOA ARTELANEAN

Unitateari bukaera emateko ikasitakoa plastikara eraman dugu.



2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

1. UNITATEA ERREPASATZEKO


Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa. Errepasorako baliagarria izan daiteke.




                               

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

ILARGIA

Ilargira joan gabe nolakoa den eta zer gertatzen den jakiteko HEMEN

                      

Ilargira joan gabe egon zarela ziurtatzeko GALDERAK


Eta Ilargiaren fasei buruz HEMEN bideo motz bat


2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

IZAZPIRA TXANGOA

Ikasturte hasieran ohi den bezala zikloak mendi irteera egin du. Eguraldi aparta izan genuen eta denok asko disfrutatu genuen.





2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

EUREKA MUSEOA

Asteartean, irailaren 30ean, Donostian dagoen zientzia museora joan ginen. Bertan, bi tailer egin genituen ( biobisita eta urtaroak) eta planetariumean "Zeruko mugimenduak" ikusi genituen. Bazkal ondoren libre aritzeko ordua iritsi zen eta oso gustora aritu ziren ikasleak. 




                               


UNIBERTSOA

Hemen duzue unibertsoaren bideoa. Behar duzuen guztietan bertara jo!

http://youtu.be/qxab2yWgS0k

GALAXIAK

KLIK honek lagunduko dizu galaxiei buruzko informazioa jasotzen. 

                 

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

ONGI ETORRIAK MAILA BERRIRA!!!

Hasi da maila eta ziklo berria guztiontzat! Hasieran dena berria bada ere, berehala hartuko diogu martxa eta fenomeno arituko gara.